loading please wait..




Pribatutasun Politika




Norberaren Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bildutako indarreko legeria betetze aldera, jakinarazten zaizu webgune honen inprimakietan jaso diren datu pertsonalak LGK GESTIÓN LOGIKA, S.L. (aurrerantzean, Logika) baltzuren ardurapean dagoen den fitxategi baten barnean sartuko direla. Fitxategi horren helburua datu-inprimakian jasotako eskabideak edo jarduerak kudeatzea da.

Inprimaki hori bete eta aurkeztean eman dituzun datuen tratamendu automatizatua eta ez-automatizatua egiteko berariazko baimena ematen duzu, zure datuak jasotzean adierazi zaizkizun helburuak betetzearren. Era berean, zure datuak helburu horiek bakarrik betetzeaz arduratuko diren erakundeei edota pertsonei jakinarazteko baimena ematen duzu.

Halaber, Logikak, zure datuak, merkataritza-xedearekin, segmentazioak edo profilak egiteko tratatzeko baimena ematen duzu (baldin eta dagokion laukian kontrakoa markatu ez baduzu behintzat), Logikaren produktu, zerbitzu eta sustapenei buruzko merkataritza-publizitatea edota informazioa bidaltzea – baita mezu laburrez, posta elektronikoz edo bide baliokide bidez ere- bere beharretara eta berezitasunetara egokitzeko asmoz.

Bidaliko dizkizugun gutunen informazio pertsonala eguneratua eta zehatza izan dadin, Logikari interesdunaren datuen (telefonoa, helbide elektronikoa, helbidea edo posta-helbidea) aldaketen berri emango zaio. Horiek horrela, jakinarazi den azken posta-helbidera bidalitako jakinarazpenak balioduntzat hartuko dira.

Logikak, datuen babesari buruzko arautegiaren arabera, neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartu ditu datu pertsonalak gal ez daitezen edo behar ez bezala erabil daitezen.

Nahi izanez gero, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu edonoiz, fitxategiaren arduradunari (LGK GESTIÓN LOGIKA, S.L.) helbide honetara idazkia bidaliz: Lutxana kalea 4, 2. ezk., 48008 Bilbo. Edo, nahi baduzu, idazkia zuk zeuk entregatu ahal izango duzu.